Haurkabiko irakasleak ez dira ezagutza igorle hutsak soilik, hezitzaileak ere badira. Ikaslearekin batera egiten duten jarduera orotan (gela, jolastokian, jangelan…) hezten dute.
Beraien lanik garrantzitsuena heziketa proiektua aurrera eramatean datza: curriculuma antolatu, ikasketak curriculum helburuak eta gaitasunak lortzera zuzendu, eta era berean ikasleen izaeraren alderdi guztietan lagundu, beraien berezitasunak errespetatuz, ikasle bakoitzaren gurasoak orientatu eta jakinaren gainean jarriz baita ere.