Eskolako idazkaritza irekita dago etengabe eskola orduetan zehar (9:00etatik 17:15etara)
Gurekin harremanetan jarri ahal izango zaitezkete ondorengo eran:
Telefonoa: 94.464.09.71
E-maila: haurkabi@haurkabi.com
Web orrialdea: www.haurkabi.com
Idazkaritzaren eginkizunak hauek dira:
1. Familiei arreta eskaini, e-mailak, telefono deiak eta bisitaldiak kudeatu, eskatutako informazioa emanez.
2. Bizitza akademikoarekin lotutako arlo guztiak kudeatzea, hala nola matrikulazio ofizialak, bazkidetza berriak, bazkidetza uzteak, ziurtagiriak, eskola-asegurua, bidalketak, argitalpenak, ordainagiriak, txosten akademikoak, zerbitzu osagarrietan izen emateak…
3. Ikasleei dagokien ez-egote, atzerapen eta hutsegiteen datuak biltzea eta antolatzea.
4. Galdutako objektu pertsonalen zaintza.