Jangela zerbitzua gure eskolako menua egunero bazkaltzen
duten ikasleez arduratzen da.
Gure menuak elikadura adituek lantzen dituzte, elikadur
a osasuntsu eta orekatu bat bermatzen delarik; gainera indarrean dagoen legediak agindutako kalitate kontrolei lotuta daude. Era berean, hala behar duten ikasleentza
t (alergiak, zeliakoak…) menu bereziak prestatzen dira.
Hezkuntza ikuspuntutik helburuak hauek dira:
1. Mahaian “portaera egokiak” bultzatu eta indartu,
hezkuntza on bat osatzeko.
2. Mahai inguruan, jokaera egoki baten bitartez, elka
rbizitza eta giza harreman on bat sustatu.
3. Ikasleei edozein janari eta ematen zaien menua osorik jan dezaten irakatsi.
4. Jatorduak baino lehen, jatorduetan zehar eta ondoren higiene pertsonalaren garrantzia baloratu. Helburuak lortzeko, ikasleek hilero lorpen batzuk gaineratzen lan egiten
dute, hezkuntza ohitura on batzuk lortzea errazten dietenak.
JANGELAREN ORDUTEGIA
Bazkaria 1. zikloan 12:30 (1 eta 2 urte)